We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

ULTRAVIOLETA

by REVOLTA PERMANENT

supported by
/
  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    “Ultravioleta” da Revolta Permanent-en disko berria. Disko eta dokumental bat osatzen duen proiektu baten barruan, talde barakaldarrak bere anbizio handieneko lana argitaratuko du 2018ko urtarrilan eta otsailaren 15an zuzenean aurkeztu, Bilboko Kafe Antzokian.

    Estatuko zortzi produktore garrantzitsuenetarikoak indarrak batu dituzte obra honetan zerbait berezi eta ezberdina egiteko. Zortzi kanta berrik osatzen dute diskoa, horietako bakoitza produktore hauetako batek nahastua: Manuel Colmenero (Sonobox estudios, Madrid), Josep Umbría (Calma Estudis, Baleares), Maurizio Tonelli (Aurha studio, Barcelona), Carlos Lillo (Rimshot studios, Madrid), Jordi Gil (Sputnik estudio, Sevilla), Francisco Martinez Perez “Pacoloco” (Estudio Paco loco, Puerto de Santamaría), Marc Parrot (Grabaciones silvestres, Barcelona), Dany Richter (El lado izquierdo studio, Madrid).

    Diskoa Aitor Abiok konposatu, Iker Villa eta Iker Aginaga abeslariak idatzi eta Mungiako Gaua estudioan grabatu da, Jon Asier Zubelzuk hartu duelarik koordinazio orokorraren ardura. Grabazioaren ostean, kanta bakoitza aukeratutako produktore baten eskuetan utzi da nahasketaz arduratzeko. Beraz, Estatuko zortzi produktore onenetarikoak batu dira diskoan, bakoitza abesti bat nahasteko eta, modu horretan, ikuspuntu eta lan egiteko era pertsonal eta propioa gehitu diote kanta bakoitzari. Esan beharra dago, gainera, aukeratutako langileak ez daudela ohituta ez euskaraz, ezta Revolta Permanent-ek egiten duen musika elektronikoarekin lab egitera.

    Nahasketa prozesuaren ostean, diskoa Brooklyn-era, NY, bidali da bertan Jesse Cannon-ek (Cannon Found Soundation) burutu zezan masterizazioa. Limp Bizkit, The Cure edo Dillinger Escape Plan taldeen grabazioetan parte hartzeagatik da ezaguna, besteak beste. Azkenik, diskoaren diseinu artistikoa Dani Hernández “Lobotipo” barakaldarrak landu du.

    Honek guztiak kreazio, grabazio eta post-produkzio lanak esperiantzia berezi bat bilakatu ditu bai taldearentzat, baita bertan parte hartu duten guztientzat ere. Emaitza zortzi kanta ezberdin eta bitxi dira, landu dituzten produktoreak diren bezain ezberdinak euren artean, baina Revolta Permanent-en esentzia galdu gabe.

    ////////////////////////////////////////////

    "Ultravioleta” es lo nuevo de Revolta Permanent. Bajo un proyecto que engloba tanto un disco como un docuemental, la banda barakaldesa publica este 2018 su obra más ambiciosa que verá la luz el 1 de Febrero de este año y se presentará en directo en el Kafe Antzokia de Bilbao el 15 de Febrero.

    Ocho de los mejores productores a nivel estatal han unido sus fuerzas en esta obra para hacer de ella algo especial y diferente. Se trata de 8 temas nuevos y cada uno de ellos ha sido mezclado por uno de estos ocho reconocidos artistas: Manuel Colmenero (Sonobox estudios, Madrid), Josep Umbría (Calma Estudis, Baleares), Maurizio Tonelli (Aurha studio, Barcelona), Carlos Lillo (Rimshot studios, Madrid), Jordi Gil (Sputnik estudio, Sevilla), Francisco Martinez Perez “Pacoloco” (Estudio Paco loco, Puerto de Santamaría), Marc Parrot (Grabaciones silvestres, Barcelona), Dany Richter (El lado izquierdo studio, Madrid).

    El disco ha sido compuesto por Aitor Abio, escrito por los vocalistas Iker Villa e Iker Aginaga y grabado en los estudios Gaua de Mungia bajo la coordinación general de Jon Asier Zubelzu. Posteriormente, cada una de las canciones ha sido puesta en manos de uno de los elegidos para llevar a cabo el proceso de mezcla. Se han unido, por lo tanto, ocho de los mejores y más reconocidos productores del Estado en un mismo disco y cada uno de ellos se ha encargado de la mezcla de una única canción, dandole así una variedad de puntos de vista y formas de trabajar sobre una misma materia prima. Cabe destacar, además, que ninguno de ellos están familiarizados con el euskera, lengua en la que compone Revolta Permanent, y que tampoco es habitual entre sus trabajos la música electrónica.

    Tras el proceso de mezcla, el trabajo fue a parar a Brooklyn, NY, donde se ha ocupado de la masterización de “Ultravioleta” nada menos que Jesse Cannon (Cannon Found Soundation), conocido por formar parte de grabaciones de grupos como The Cure, Dillinger Escape Plan o Limp Bizkit. Además, el diseño artístico del disco lo ha realizado el reconocido diseñador gráfico barakaldés Dani Hernández “Lobotipo”.

    Todo ello ha hecho del proceso de creación, grabación y post-producción de la obra toda una experiencia tanto para la banda, como para los productores. El resultado, ocho cortes tan singulares y distintos entre sí como lo son aquellos que han formado parte del disco, pero que mantienen en todo momento la esencia de Revolta Permanent.

    Includes unlimited streaming of ULTRAVIOLETA via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ... more
    ships out within 1 day

      €10 EUR or more 

     

  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR  or more

     

1.
Eskorpio 04:09
Haginetan mina daramat! Buztanan heriotza! Ezagutu ikara! Zain nago, ezkutaturik. Ez nauzu ikusiko, hemendik. Hiltzaile isila. Biktima berrien bila. Zuretzat nere hortz herdoilak. Hurbildu. Zatoz nigana ta dastatu nire pozoia. Prest daukat ene ezten mingarria. Zure izena darama, nire haziak. Ni harrapatzea zaila izango duzu, motel. Lotara. Pixkanaka ta gero. C’est fini. Hila. Zein tristea dan nire eskuetan erortzea. Basamortua nire etxea, ez naiz kikiltzen. Harean itxoiten. Noiz helduko unea. Arre kolorean ezkutatuta. Gose, zure bila, inork ez nau geldituko. Beti prest eztena. Basapiztia naizela. Beldurra esteetan. Pozoia zainetan sartu dizut. Haginetan mina daramat! Buztanan heriotza! Ezagutu ikara! Hondarran hiltzaile isila. Heriotzaren mezularia. Hil zaitez. Hil zaitez. Hil zaitez, ni naiz hemen errege.
2.
Ez Izan 04:58
Oker, beti bidean. beti egiaren hegian. Galdu, berriz bidean atzera bueltarik ezean. Gertu, duzu amaiera, hasiera berri baten bila. Urrun, da helburua, trabak. Salto, itsututa. minaren putzuan eroriak. Etzan, bere hondoan, iluntasunaren alboan. Jeiki, piztu sua, itzali ezineko argia. Erori, erori zaitez, trabak bidean. Birikak belzten. Begiak itzaltzen doaz. Gorputza zenbaitetan gorpu bihurtzen, nola? Beldurtzen nau hitzok idazteak. Nor naiz? esan nahi ez dudana esan behar izateak. Nor naiz? Nor naiz? Beti egiaren hegian. Atzera bueltarik ezean. hasiera berri baten bila. Minaren putzuan eroria. iluntasunaren alboan. itzali ezineko argia.
3.
Azido 03:43
Mesedez esnatu, Izanarekin batuz. Materia grisa galdu. Jaitsiko naiz, lasaitu. Desagertuz sei orduz, Balioak iltzatu. Gizatasuna ukatuz, Jatorria bortxatu. Lo batean sartuta, ingurua xurgatu. Gainetikan ikusi, hemen ez gaude salbu. Izenaren pisua, hondoan ainguratu. Izanaren lorea, ureztatu. Artaldetik aldendu, kanpotik begiratu. Bazterrean geratu, hariak kontrolatu. Ispilu beltza apurtu, trenbidetik harago. Argiak nauka itsu, mesedez, amatatu. Bidai honen amaiera zein da? Laukia dastatu, hegoak zabalduz, lurrazala baztertuz, ulertezina ulertuz. Berotasuna atsegin, iluntasuna eragin, nortsuna berregin, gorputzetik alde egin. Helduidazu eskutik, begiradazu zuzen, hizkera dut soberan, hitzak ez dira urten. Laukia dastatu, hemendik ezin urten, hemendik ez nahi urten, azidoa agintzen. Bidai honen amaiera zein da? Ulertu nahi baduzu, isildu.
4.
Bi Aurpegi 04:20
Ezkutatu: izaren artean, izarren azpian, haserrea. Erakutsi: Aurpegi ederra, irria eta poza, barkamena. Zein da bidea? Nork gaitu eramaten? Barnean daramadana gorde behar honetan. Esteetan sua, mina, etsita. Aurpegian barea ta barre irekia. Bi errealitate gorputz batean bi mundu aldi berean. Azken batean, ezereza. Logelan mina airean jolasean. Izateak hariak zuzentzen ta gizakia amesten. Beti egin gabe, amesten, Itxoiten, pasatzen uzten. Beti egin gabe, esperoan. Goiza, altxa. Kafeinaren zain. Sorbalda busti, ez du dutxatik irten nahi. Maiz bere ahaleginak alferrik ditu iraungi. Bera ez baita atsegina, baina hori badu argi. Goibeltasuna bere irriaren zama. Pozak barne barnetik erretzen baitu. Laguntza bakarra bere itzala, eta, kiskalita izana bere oraina hiltzen du. Ta ezina zainetan sartzen doan heinean minaren putzuan amiltzen etengabean. Ezaren ozeano ilun horretan, gezurraren ibaiak daraman korrontean. Egiaren sotoa itxita giltzapean. Inork ez du ikusi nahi zer garen. Inork ez du ikusi nahi zer garen. Inork ez du ikusi nahi zer garen. Bi aurpegi. Agurrik ez, hitzik ez. Berriz ez, mesedez. Husteko ezer.
5.
Izotz Beltza 04:33
Behera bueltaka, galbidera. Espiritua belztua, hoztua, moztua. Izana sama, ezin aurkitu bakea Espirala galbidera, behera bueltaka. Izotz beltza urtuta hodietatik gora. Izanaren ihesa, gorputza kaiolan. Izotz beltza urtuta hodietatik behera. Emariak du bizitza moztu. Zapaldu nau ezintasunak, beste pausu bat atzera. Izotz beltzak hartuko nau. Ihesik ez, hondoan etzan. Beltza izanen da, gure dirdira. Gordailua hondoan, azken asperena. Itota ibiltzen, birikak erretzen, ta zaintzen herio honen helburua. Gotorleku ilun bat nire hilkutza. Argia iragazten duen mantua. Gotorlekuan, loak hartuta. Gotorlekuan, gorrotak hilda. Dilema. Haginak estutu. Deabru baten atzaparrak heldu. Bizkarrezurra mantendu sendo. Burmuina eta bihotzaren urtzea. Ilunaren bareak duen, ezinbesteko erakartzea. Etsipenak harrapatuta, itxaropenik ez, izotz beltzan. Heriotzak hartuko nau. Argirik ez, ilunan etzan. Belztu da hotza. Arnastu heriotza. Izoztu da dana. Kristalezko azala, kresalaren antza, zainetan barrena Arnastu heriotza. Belztu baita hotza. Galdu dut, balantzea, izotz beltza, hotz eternala. Galdu dut, balantzea, izotz beltza, hotz eternala. Galdu dut, balantzea, izotz beltza, hotz eternala. Galdu dut, balantzea, izotz beltza, izotz beltza. Etsita dago, kontrola galdu. Etsita dago, arima salduz.
6.
K.1080 04:50
Pozoi zurrupada. Hamargarrena da. Eztarria, txirrista. Toxikoa. Tantaka. Zure hitzen isla, barrutiak hiltzen, biltzen aintzinako irudiak. Denpora apurtuz, kemena lapurtuz, ene buruari galdezka, oin ditudan kezkak. Norabidea zein ote da? Han hemenka. Nabil. Ni. Zu, ez zaude. Noiz arte. Eta noiztik nengoen. Patu honi lotuta. Miresmena galduta. Hartu! Mila laurogei! Noiz arte? Mila laurogei! Hartu! Mila laurogei! Noiz arte? Derrigortu pozoia hartzen! Pozoirik hilgarrienaren dosirik handiena, lokartu. Arnasa hartu, lokartu, amaitu da dena. Azkena. Azken besarkada, azken ametsa, azken gezurra. Azkena. Amaitu da dena, behingoz ez zara, hemen. Min ematen. Sen ona galtzen hasia nintzen. Behin zutunik mantendu ninduen pozoiak hiltzen. Amiltzen, beldurtzen, isiltzen. Baina ez erratu, ez dut ahaztu. Pozoia maite dut, zainetatik kendu, behar nuelako aurrera jarraitzeko, drogazale baten legez beste bat bilatzen dihardut. Eta noiz arte? Hartu! Mila laurogei! Noiz arte? Mila laurogei! Hartu! Mila laurogei! Noiz arte? Derrigortu pozoia hartzen!
7.
Nightcall 05:21
Nightcall... Gauerdian deitu dizut esanez zer berri. Izarren azpian gidatu nahi zaitut. Entzun nahi ez duzun hori esango dizut. Iluntasuna non dagon erakutsiz. I’m giving you a nightcall... Zuk baduzu zerbait, denok hizketan zu berdina zara. Azaltzeko zail, Galdu gaitezen gau hontan. Nightcall... Gauerdian deitu zaitut esanez etorri. Izaren azpian gidatu nahi zaitut. Entzun nahi duzun hori esango dizut. Iluntasuna non dagon erakutsiz. I’m giving you a nightcall...
8.
Ultramorea 04:18
Silueta bat soilik izpiak argi, ultramoreak soslai ematen dit. Izerdiz blai biluzten kordenadak gorpuzten, orbainez beteriko mapa zimurra naiz. haitz baten antzera begirada hustua, basamortua sorbaldan samatua. animalia, eskorpioi basatia, gauez bila nazakezu maitia. Benetakoa zein ote den galdezka, mozorroturiko mamuen artean. Zeinek azalduko digu zein den funtsa, huntza hazi bada ta estali du dana? Ikus nazazu noraezean, ezerezak lagun, argi beltzan gerizpean, zure hutsuneak kolore bako izarretan du bere lekua nigandik urrunduta. Aitaren eskuen laztan leunen oroipenak amaren irribarrak sendatzen, naute tarteka, ez kezka ni jadanik galduta nago, ahanztura onartuta. Bakartuta inguruarekin bat jada, zainetan zamalkatzen ezinaren zaldia, heriotzaren zain, nekeak astinduta, gehiegi pisatzen duen samaz akituta. Ta ultramoreak argitzen nauen bakoitzean, gogora dakarkit nor naizen benetan, genekien guztia ahaztuta, berrikasten, pozoia prest duen eskorpioia bihurtzen. Ultramorea...

about

“Ultravioleta” da Revolta Permanent-en disko berria. Disko eta dokumental bat osatzen duen proiektu baten barruan, talde barakaldarrak bere anbizio handieneko lana argitaratuko du 2018ko urtarrilan eta otsailaren 15an zuzenean aurkeztu, Bilboko Kafe Antzokian.

Estatuko zortzi produktore garrantzitsuenetarikoak indarrak batu dituzte obra honetan zerbait berezi eta ezberdina egiteko. Zortzi kanta berrik osatzen dute diskoa, horietako bakoitza produktore hauetako batek nahastua: Manuel Colmenero (Sonobox estudios, Madrid), Josep Umbría (Calma Estudis, Baleares), Maurizio Tonelli (Aurha studio, Barcelona), Carlos Lillo (Rimshot studios, Madrid), Jordi Gil (Sputnik estudio, Sevilla), Francisco Martinez Perez “Pacoloco” (Estudio Paco loco, Puerto de Santamaría), Marc Parrot (Grabaciones silvestres, Barcelona), Dany Richter (El lado izquierdo studio, Madrid).

Diskoa Aitor Abiok konposatu, Iker Villa eta Iker Aginaga abeslariak idatzi eta Mungiako Gaua estudioan grabatu da, Jon Asier Zubelzuk hartu duelarik koordinazio orokorraren ardura. Grabazioaren ostean, kanta bakoitza aukeratutako produktore baten eskuetan utzi da nahasketaz arduratzeko. Beraz, Estatuko zortzi produktore onenetarikoak batu dira diskoan, bakoitza abesti bat nahasteko eta, modu horretan, ikuspuntu eta lan egiteko era pertsonal eta propioa gehitu diote kanta bakoitzari. Esan beharra dago, gainera, aukeratutako langileak ez daudela ohituta ez euskaraz, ezta Revolta Permanent-ek egiten duen musika elektronikoarekin lab egitera.

Nahasketa prozesuaren ostean, diskoa Brooklyn-era, NY, bidali da bertan Jesse Cannon-ek (Cannon Found Soundation) burutu zezan masterizazioa. Limp Bizkit, The Cure edo Dillinger Escape Plan taldeen grabazioetan parte hartzeagatik da ezaguna, besteak beste. Azkenik, diskoaren diseinu artistikoa Dani Hernández “Lobotipo” barakaldarrak landu du.

Honek guztiak kreazio, grabazio eta post-produkzio lanak esperiantzia berezi bat bilakatu ditu bai taldearentzat, baita bertan parte hartu duten guztientzat ere. Emaitza zortzi kanta ezberdin eta bitxi dira, landu dituzten produktoreak diren bezain ezberdinak euren artean, baina Revolta Permanent-en esentzia galdu gabe.

////////////////////////////////////////////

"Ultravioleta” es lo nuevo de Revolta Permanent. Bajo un proyecto que engloba tanto un disco como un docuemental, la banda barakaldesa publica este 2018 su obra más ambiciosa que verá la luz el 1 de Febrero de este año y se presentará en directo en el Kafe Antzokia de Bilbao el 15 de Febrero.

Ocho de los mejores productores a nivel estatal han unido sus fuerzas en esta obra para hacer de ella algo especial y diferente. Se trata de 8 temas nuevos y cada uno de ellos ha sido mezclado por uno de estos ocho reconocidos artistas: Manuel Colmenero (Sonobox estudios, Madrid), Josep Umbría (Calma Estudis, Baleares), Maurizio Tonelli (Aurha studio, Barcelona), Carlos Lillo (Rimshot studios, Madrid), Jordi Gil (Sputnik estudio, Sevilla), Francisco Martinez Perez “Pacoloco” (Estudio Paco loco, Puerto de Santamaría), Marc Parrot (Grabaciones silvestres, Barcelona), Dany Richter (El lado izquierdo studio, Madrid).

El disco ha sido compuesto por Aitor Abio, escrito por los vocalistas Iker Villa e Iker Aginaga y grabado en los estudios Gaua de Mungia bajo la coordinación general de Jon Asier Zubelzu. Posteriormente, cada una de las canciones ha sido puesta en manos de uno de los elegidos para llevar a cabo el proceso de mezcla. Se han unido, por lo tanto, ocho de los mejores y más reconocidos productores del Estado en un mismo disco y cada uno de ellos se ha encargado de la mezcla de una única canción, dandole así una variedad de puntos de vista y formas de trabajar sobre una misma materia prima. Cabe destacar, además, que ninguno de ellos están familiarizados con el euskera, lengua en la que compone Revolta Permanent, y que tampoco es habitual entre sus trabajos la música electrónica.

Tras el proceso de mezcla, el trabajo fue a parar a Brooklyn, NY, donde se ha ocupado de la masterización de “Ultravioleta” nada menos que Jesse Cannon (Cannon Found Soundation), conocido por formar parte de grabaciones de grupos como The Cure, Dillinger Escape Plan o Limp Bizkit. Además, el diseño artístico del disco lo ha realizado el reconocido diseñador gráfico barakaldés Dani Hernández “Lobotipo”.

Todo ello ha hecho del proceso de creación, grabación y post-producción de la obra toda una experiencia tanto para la banda, como para los productores. El resultado, ocho cortes tan singulares y distintos entre sí como lo son aquellos que han formado parte del disco, pero que mantienen en todo momento la esencia de Revolta Permanent.

credits

released February 1, 2018

GAUA Estudian grabatua (Mungia). Jon Asier Zubelzu koordinazio orokorrean eta Aitor Abio ekoizpen artistikoan.

8 kanta ditu, bakoitza produktore batek nahastua:

-Marc Parrot (Grabaciones Silvestres Studio, Bartzelona).
-Manuel Colmenero (Sonobox Studio, Madril).
-Mauricio Tonelli (Aurha Studio, Bartzelona).
-Paco "Pacoloco" Martinez (Pacoloco Studio, Cadiz).
-Carlos Lillo (Rimshot Studio, Madril).
-Jordi Gil (Sputnik Studio, Sevilla).
-Josep Umbria (Calma Estudia, Balear Uharteak).
-Dany Pitcher (El Lado Izquierdo Studio, Madril).

Masterizazioa Jesse Cannon-en esku (Cannon Found Foundation, Brooklyn, NY).

Diseinua: Daniel Hernandez "Lobotipo".

REVOLTA PERMANENT gara:

Iker Villa - Ahotsa.
Iker Aginaga - Ahotsa.
Aitor Abio - Instrumentalak eta teklatuak.
Mikel Becerra - Kitarra.

////////////////////////////////////////////

Grabado en Gaua Estudio (Mungia), bajo la coordinación general de Jon Asier Zubelzu y producción artística de Aitor Abio.

Consta de 8 cortes mezclados por 8 productores diferentes:

-Marc Parrot (Grabaciones Silvestres Studio, Barcelona).
-Manuel Colmenero (Sonobox Studio, Madrid).
-Mauricio Tonelli (Aurha Studio, Barcelona).
-Paco "Pacoloco" Martinez (Pacoloco Studio, Cadiz).
-Carlos Lillo (Rimshot Studio, Madrid).
-Jordi Gil (Sputnik Studio, Sevilla).
-Josep Umbria (Calma Estudia, Baleares).
-Dany Pitcher (El Lado Izquierdo Studio, Madrid).

La masterizacion ha sido obra de Jesse Cannon (Cannon Found Foundation, Brooklyn, NY).

Diseño: Daniel Hernandez "Lobotipo".

REVOLTA PERMANENT somos:

Iker Villa - Voz.
Iker Aginaga - Voz.
Aitor Abio - Instrumentales y teclados.
Mikel Becerra - Guitarra.

license

all rights reserved

tags

about

REVOLTA PERMANENT Bilbao, Spain

contact / help

Contact REVOLTA PERMANENT

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like REVOLTA PERMANENT, you may also like: