KIMERA

by REVOLTA PERMANENT

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €6 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    GAUA estudioetan grabatu eta masterizatua, Mungian (Bizkaia).
    2015ko Azaroan eta Abenduan.

    REVOLTA PERMANENT gara:

    Iker Villa - Ahotsak.
    Iker Aginaga - Ahotsak.
    Aitor Abio - Instrumentalak, teklatuak eta koruak.
    Mikel Becerra - Kitarrak eta koruak.

    Produkzioa: Aitor Abio.
    Nahasketak: Aitor Abio.
    Masterizazioa: Aitor Abio.
    Disenua: Iker Villa.

    Diskan parte hartu dute:
    "Dena Galdu" abestian koruak: Alba Lozano, Alba Rebollo, Esteban Sanchez eta Beñat Kabrejas.

    Includes unlimited streaming of KIMERA via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ... more
    ships out within 1 day

      €10 EUR or more 

     

1.
01:12
2.
04:11
3.
03:15
4.
03:57
5.
04:40
6.
03:29
7.
00:58
8.
03:50
9.
05:53
10.
03:49
11.
03:51
12.
00:43
13.
04:11

credits

released February 25, 2016

tags

license

all rights reserved

about

REVOLTA PERMANENT Bilbao, Spain

contact / help

Contact REVOLTA PERMANENT

Streaming and
Download help

Track Name: Desagertu
Zenbat soberan oraindik
Zenbat otso mozorroturik
Noiztik? Batek daki
Baina amaituko dela izan dezaten argi
heldu gara, oihuka beti lez.
Egunez egun zerbait esanez,
urtez urte aurrera gatoz
bide eginez, beti tente hemen.

Revolta etxean da, iraultza zainetan esteetan izotza.
Revolta etxean da, ametsak buruan, izerdi ta odola.
Revolta etxean da, putasemeak kontura daitezen.
Iraultza heldu da, akabatzeko zabor guztia!

DESAGERTU.
SUNTSITU, AKATU, EZABATU.

Hil ditzagun tiranoak!
Apurtu kateak, apurtu buruak.
Zein da bide duina?
Aspaldi ikasi nuen: “nik zure bila”

Hilak! Hurrengoa etor dadila.
Mila aldiz asetzeko hira.
Desagertzen, ezabatzen det bizia.
Ziztu bizian, zure bila.

Revolta etxean da, iraultza zainetan esteetan izotza.
Revolta etxean da, ametsak buruan, izerdi ta odola.
Revolta etxean da, putasemeak kontura daitezen.
Iraultza heldu da, akabatzeko zabor guztia!

DESAGERTU.
SUNTSITU, AKATU, EZABATU.
Track Name: Ehiztaria
EHIZA HASI DA,
EZ DA GELDITUKO EHIZTARIA.

Piztien jabe, ehiztaria.
Heriotz ale, ehiztaria.
Gorrotoz haurdun, ehiztaria.
Zeu zara gaizkile, ehiztaria.

Sarraskiaren aita, ehiztaria.
Jarioan odola, ehiztaria.
Erakutsi aurpegia, ehiztaria.
Guztiok baikara ehiztariak.

Zure atzetik ehiztaria,
Zure bila ehiztaria,
Atrapatu artea ehiztaria,
gelditu gabe ehiztaria.

Basoan barrena ehiztaria,
argitik urrun ehiztaria,
otsoen menpe ehiztaria,
bueltatzerik ez.

EHIZA HASI DA,
EZ DA GELDITUKO EHIZTARIA.

[Are you ready?]

RUN OR DIE
EHIZA HASI DA.
Track Name: Hide
AKABO!
Isiltasuna,
eztanda galanta,
gora bihotzak.
ESNATU!
Ordua heldu da,
kateak apurtu,
goazen kalera.
Utzi bidea, erre itzazu mapak,
etorri lasterka matxinadara.
EZ! EZ! galdu aukera
EZ! EZ! trena badoa
AURRERA!
Beti aurrera,
beharrezko badekozu ta.
Galdu lotsa ta jantzi kemena,
hau da lekua ta orain garaia.
Ez datoz garai lasaiak,
ez daitezela garaitu etsaiak,
ez dezagun galdu indarra
eraisteko hesi hiltzailea.

ARMAK!
Zorrotz eta gertu.
HELDU!
Sugeak dizu heldu.
ESTU!
Muga danak ahaztu.
Pozoia da barne,
bizitza da galdu.
Argi euki ez nazela lagun.
Aspaldi gorrotoz nabilela haurdun.
EZ! EZin det azaldu!
EZ! EZ! Iparra galduz.

Zoro bat, helmuga anitzak.
Askea abotsa eta askeak hitzak.
Zoro bat, helmuga anitzak.
Bipolaritatearen egoitza. (Bipolaritatearen emaitza)

THERE IS NO PLACE TO HIDE FROM IT.
THERE IS NO PLACE TO HIDE FROM ME.
Track Name: Barneko Mina
BARNEKO MINA!

Gorputz barrenetan,
ez dugu aurkituko argirik.

Gorputz barrenetan,
ez dugu aurkituko gidarik.

Gorputz azalean,
ez dugu ikusiko zauririk.

Azalean, amaieran, ez dago ezer.
Track Name: Zuzenketa
Emaidazu oraina, esaidazu gero,
"ahaztuz iragana danok eroso".
Ez dago kalterik, izuarenpean.
Estrategia dakartzat barnean.
Galaktiko. Biktimazale.
Inozokeriaren alde,
zazpi mila milloi ale.
Kale hutsak. Elektro zuntzak.
Suntsipen osoaren bilakuntza.

Itzaltzea. Izatea ez da niretzako nabarmena.
Gizadiak nazka. Napalm ene koska.
Opari jainkotiarra da zuen buruen leherketa.
Zuzenketa.
Bizirautea akatzea.
Bizirautea akatzea.
Zuzenketa.
Buruen leherketa.
Gizadia akatzea.
Buruen leherketa.

Lurrera heldu naiz bidaiaren amaiera,
ikusi ezin agindutako eden ederrak.
Usaindu ezin dioten garapena,
senti ezin askatasunaren fereka.

Hautsa eta kea, topatu ditut,
gudan dagoen planeta mutu.
Berritasunari besoak lotu,
oraindik ere otoian itsu.

21 menden ta patroiari men,
kapitalak herri danak isiltzen.
Hemen faxismoak oraindik hiltzen du
ta etorkizuna heltzen ez zaigu.

Hemen gaude, gaudenak jo ta ke.
Gutxi batzuk beti sua zaintzen.
Gida gaitzan aurrera bidean.
Gelditu ez gaitezen itzalean.
Murgildu ez gaitezen ilunean.

Bi mila galdera, erantzun gabeak, zuzenketa.
hautsa ta kea, errua zurea, zuzenketa.
agintzak erreak, herio zaleak, zuzenketa.
itxaropena, galduta bidean, zuzenketa.

Bi mila galera, erantzun gabeak, zuzenketa.
hautsa ta kea, errua zurea, zuzenketa.
agintzak erreak, herio zaleak, zuzenketa.
Eta zer suntsipena izango balitz zuzenketa?
Track Name: Poeta
Ando por la calle cabizbajo y no estoy triste.
Me cruzo con tu risa y la jodida me desviste,
en cada paso sigo andando pero me atasco.
Busco en el papel al poeta que no existe en mí.
Lo vi salir corriendo, lo vi reírse de mí.
entre verso y verso me invitaba a desistir,
a rendirme, y le dije: Que te jodan.
No seré poeta pero aún tengo qué decir.
Track Name: Dena Galdu
Zer esanik ez haien epaiari men,
amen esan behar ados ez egon arren,
mila kilometro berrogei minuturen truke,
zer gertatuko da aski dela esaten badute.

Hemen gaude, zuen alde borrokatzen,
etengabe revoltan, gisa eskubide eske,
etxeratzearen alde, jo ta ke,
kartzelak utzik ta herriak beteta izan arte.

Dena galdu da? Baliteke ezetz.
Guregatik dena eman zutenek ala diote,
herri honek aukeratu du jada bakearen bide,
irri egin dezagun, irabazten gaude.

DENA GALDU DENEAN
ZER ESAN?

Gauza pilo bat, mordo bat,
soberan daude gaur egun!
Bizitza oztopatzen dutenak,
eta zu-lo batean sartuta bagina bezela,
ura botatzen barruan eta itotzen garela.

Pentsatu zentsurak,
itsuak uzten gaituela,
hitzak presatuz,
memoriak usteltzen direla,
ez nabil gezurretan,
ahoak isiltzen dituzte,
idei askatasuna dagola?
Ez dut uste!

Zenbat haratuste?
Norte Apachek esan zun lehen,
badakizu haratustea da dagona hemen,
sen berezia dekogu gaiztoak somatzeko,
ez dugu etsiko ditugun helburuak lortzeko!

Eh! Ez gara asetuko,
batek zentsura jasaten duen bitartean ta asko,
dira sufritzen ari direnak,
haiekin bat gera,
borrokan dauz geure izenak!

DENA GALDU DENEAN
ZER ESAN?
Track Name: Nihilista
Ez dira amaituko pausuak.
Ez nirekin.
Ez dute hitz egingo mutuek.
Hitz mutuekin.
Ez dute ikusiko itsuek.
Mundu ilun honetan.
Ez gara izango inoiz gizaki.
Gizartean.

Jainkoa hiltzen denean,
orduan aske.
Ta liderrak suntsiturik,
inoren alde.
Ez gara artaldeko inor izango,
bide honetan.
Ez gara izango inoiz gizaki.
Gizartean.

Argiaren itzalean,
izenen bila.
Galderak sortuz artean.
Gerlari isilak,
hormen kontra jartzen dituzten,
bitartean,
ez gara izango inoiz gizaki,
gizartean.

Ta amaiera,
noiz etorriko den zain (gaude).
Denok baikara basati,
ehiztariz gain.
Laztana esaidazu zer.
egin isilpean, guk,
ez gara izango inoiz gizaki,
gizartean.

NORTASUN ORO GALDUTA
FEDERIK EZERRENGAN
PUTASEME HAUEN KANTAK
ASKE INOREN MENPEAN
JABERIK EZ!

Beste bat gehiago izateaz naskaturik.
Kopien, kopien kopiaz inguraturik.
Bakartasunak burua saltzen duen artean,
Ez gara izango inoiz gizaki gizartean.

Nortasun propioa zer den zeharo ahaztuta.
Mozorroturiko mundu honetan galduta.
Desitxuratu duten errealitate honetan,
ez gara izango inoiz gizaki gizartean.

Naturaltasuna bilatzeaz aspertuta.
Ardi zurien sarraski bat burutzeko prest.
Ezin badut nire izena zein den ohikatu,
ez gara izango inoiz gizaki gizartean.

Eta gizakirik ez balego munduan?
Animali hutsak baino ez bagina?
Etxe orratz denak eraitsita baleude,
orduan izango naiz gizaki gizartean.

NORTASUN ORO GALDUTA
FEDERIK EZERRENGAN
PUTASEME HAUEN KANTAK
ASKE INOREN MENPEAN
JABERIK EZ!
Track Name: Belaunikatu
Isolamendu hutsa bahitu ninduten garai hartan.
Ez zekiten hitzetan datzan zera zela,
kate herdoilduak apurtzen dituena,
askatu ninduena, sortuz hutsuneak.

Urrunean sentitzen ez duten arimak dantzan,
mamu eta arantzak. Izu eta min(e)an datza,
gure tragedia. Nun da komedia?
Ezer ez zekitenen ahaztuen aberrian.

“Ateak ixtean galtzen dan aukera”.
Ez dut inoiz aterik itxi gure artean.
Belaunak urraturik, eskuak otoi,
gupidaren laztanaren bila gaude morroi.

Beti eske, beti zain.
Esperoan gaude.

ZU ETA ZU, BELAUNIKATU.

Belaunikatu, senti ezean ezin izan.
Mugitzen ez den arimak ez ditu sentitzen kateak.
zein duzu helburu? zer duzu nahi?
bihar berri bat ernai, eraiki.

Gurtzen bahitu zintuen horri.
askatasuna lapurtu zizuten,
altxa gazte, izarren hautsan lez,
sustrairik gabe ez dagoelako enborrik.

[Jaio nintzen irauteko, erori ostean jaikitzeko]

ZU ETA ZU, BELAUNIKATU.
Track Name: Bestaldean
Bestaldean heziak ez dira zemai.
Ez dago arriskurik, sinets nazazu anai.
Hodeien beltza ez da guretzako mehatxua; alde honetan,
zu ta biok ahaztuak, besterik ez gara.
Bestaldean, bizi gintezke.
Bestaldean, bizi gintezke.
Track Name: Sustraiak
Nekez uzten du sorterria,
sustraiak bertan dituenak.

Nekez uzten du lurra zuhaitzak,
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten,
ez bada erroien mokoetan.
Nekez uzten du gesalak itsasoa,
ez hareak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten,
ez elurrak zuritasuna.

Sustraiak.

Nekez uzten du sorterria,
sustraiak bertan dituenak.